Nihon jaia

Amigurumi Tailer eta Erakusketa

Amigurumi (編み 包み, puntuzko pelutxea) jostailuak, elikagaiak, hiru dimentsioko objektuak egiteko erabiltzen den gakorrats-zirkularra teknika japoniar bat da. Objektu hauen xedea jostailuak edo apaingarriak izatea da. Japonian oso ezaguna da eta azken urte hauetan leku askotan modan jarri da. Beraz, gakorratz-lana, mende askotik ezaguna zen lana eta baztertua izaten ari zela, espíritu berriarekin, forma beriekin eta indarrez berragertzen ari da.

Jarduerak Jaialdian:

Oinarrizko gakorratz-lana Tailerra Jaialdiaren bi egunetan zehar.

Amigurumi Tailerra Jaialdiaren bi egunetan zehar.

Amigurumi Erakusketa.

Ingelesezko eta Japonierazko Amirugumi-ri buruzko liburu erakusketa.

Mi Abuela Lupe eta Bigunki

Mi abuela Lupe urte askotatik garrokatz-lanaren zale handi bat da, eta orain dela hiru urte Amirugumi teknika ezagutu zuen, ordutik ehundu dituen amirugumi kontaezinezkoak dira. Bigunki garrokatz-lanera geroago iritsi zen, ez du txikitan ehundu baina hasi zenean zerbait desberdina bilatzen hasi zen eta amigurumi aurkitu zuen. Geroztik ez da gelditu. Bere amirugumi-ak asmatu ditu, batez ere panpinak, eta Interneten bidez saltzen ditu. Artileak elkarteko kideak dira, ileari buruzko Bilboko tertulia eta, beste kide batzuekin, artisautza azoketan joaten dira euren produktuak saltzeko eta tailerrak emateko.

Amigurumi-ri buruzko informazio gehiago:

amigurumi01 amigurumi02