Nihon jaia

Bonsai-ei buruzko Erakusketa, Hitzaldia eta Tailerrak

Bonsai (盆栽), bon edo erretilu eta sai edo izadia esan nahi duen japoniar hitz bat da. Beste hitzez esateko, zuhaitzak eta landareak hazteko artea da beraien tamaina murriztuz zenbait tekniken bidez, (esate baterako, birlandatzea, inausketa, kableatuaren aribidea eta abar), eta izadiaren irudi bat gogorazten digun estilo bat sortzeko bere itxura moldeatuz. Txinatik ekarritako teknika, Japonian orian dela 800 urte sartu zen, perfekzio-maila handia lortuz.

Jarduerak Jaialdian:

Bonsai eta Suiseki erakusketak Jaialdi osoan zehar.

Pre-Bonsai Teknikari buruzko tailerrak.

Bonsai eta Suiseki buruzko hitzaldia.

Bonsai baten Zozketa.

Bizkaiko Bonsai Elkartea / Bonsai Pagasarri

Pagasarri Bonsai Elkartea 2009an sortu zen Bizkaian zeuden arte honen zale guztiak biltzeko helburuarekin. Harremanei eta ikastaroei esker eta, batez ere, Bonsai eta Suiseki-ri buruz Interneten dauden foroen bidez nahiko jende biltzea lortu zen eta elkarte hau sortzea erabaki zen arte honi buzuko ezaguerak elkarbanatzeko topaleku bat edukitzeko alde batetik, eta Bizkaian oso ezezaguna den arte hau zabaltzeko bestetik. Denbora joan ahala, elkarteak Barakaldon "Clara Campoamor" izeneko Kultur Etxean (Barakaldo) ezarri zuen bere egoitza, non bazkideak, gaur egun 25 kide, larunbat arratsaldero elkartzen dira.

Bonsai-ei buruzko informazio gehiago:

bonsai