Nihon jaia

Judo Erakustaldia

Judo (japonieraz: 柔道|柔道 jūdō, euskaraz "bide samurra" edo "malgutasunaren bidea"),arte martzial japoniar modernoa (gendai budō) edo borroka-kirola da. Kirol honen helburua aurkaria botatzea edo geldiaraztea da. Japonian, XIX mendearen amaieran, Jigorō Kanō maisuak sortu zuen arte martzial hau. Judok auto-defentsa teknika samuraietatik garatu zuen, min hartzeko beldurrik gabe praktikatu ahalko zen kirol bat bilaka zedin.Aurkariaren indarra erabili eta aprobetxatzean datza arte honek.

Jarduerak Jaialdian:

Haurrentzako Hastapeneko tailerra eta erakusketa.

Helduentzako Hastapeneko tailerra eta erakusketa.

Blas Fernandok eskainita Judō erakustaldia.

Víctor Manuel Gaspar

  • Judo Maisua 9 º Dan (Espainian emandako Dan altuena)
  • Espainiako txapelduna 1963 eta 1964an
  • Kategoria guztietan Espainiako txapelduna 1962ean
  • Nazioarteko Epailea

1959 urtean Bilbon finkatu zen ireki zen Klubean irakaslea kargua betetzeko (beranduago, Gaspar Judo Kluba bilakatuko litzateke). Bilbon benetako aitzindaria da. Bere klub-etik jūdōka handiak atera dira eta milaka bere tatami-etan pasatu izan dira. Azkenaldian, Gaspar maisuak klub-eko zuzendaritza utzi egin du Unai Andonegui-ri (2º Dan eta 20 urte baino gehiago Gasparren ikaslea) kargua emanez.

Judō-ri buruzko informazio gehiago:

judo_01 judo_02