Nihon jaia

Kendō Erakuspena

Kendo-a (剣 道) gendai budō mota bat da, esate baterako, armadura bat (bogu) eta banbuzko ezpata (shinai) edo zurezko ezpata (bokken) erabiltzen dituen Japoniako arte martzial modernoa da. Izena ken (ezpata) eta do (bidea) terminoetatik dator. Bere jatorria kenjutsu-n koka daiteke, hau da katana-rekin edo Japoniako ezpatarekin egindako arte martzial bat. Istripu kopuruagatik eta suzko armak erabiltzen hasi zirela kontutan hartuta, diziplinak odolgabeko prestakuntzara eboluzionatu zuen. 1896 urtean, Meiji berrezarpen eta gero, Japonian arte martzialak eraldatu ziren eta Kendo, gaur ezagutzen dugun bezala, sortu zen. Kalkulatzen da mundu osoan kendo aritzen duten 6 milioi pertsona inguru daudela.

Jarduera Jaialdian:

Kendo Erakuspena.

Hurrengo japoniar irakasleen eskuhartzearekin:

  • Hironori Tahara 8. Dan Hanshi Kendo
  • Nakayama Mineo 8. Dan Kyoshi Kendo and 7. Dan Kyoshi Iaido
  • Nishiumi Kamatarou 8. Dan Kyoshi Jodo

Hurrengo kirol teknikarien gainbegirapenarekin:

  • Osakata Keisi 7. Dan Kyoshi Kendo
  • Hideo Tokunaga 7. Dan Kyoshi Kendo
  • Alfonso Arregui 6. Dan Renshi Kendo
  • Olga Martín 6. Dan Renshi Kendo

Kendo Euskadi Kluba

Euskadi Kendo Kluba 1985 urtean sortu zen, eta 1992 urtean gaur egun esagutzen den kluba bilakatzen da. Bere helburu nagusia da Euskadin Kendo, Iaido eta Japoniar kultura zabaltzea Euskadi. Kendo Euskadi Klubak nazional eta nazioarteko txapelketak antolatzean esperientzia handia dauka, lehenengo Espainiako Kendo Txapelketa Kendo Euskadik 1987an antolatu zuen. Gainera, Europako Kendo Txapelketaren antolaketan parte hartu zuen 1992an. Horretaz gain, Kendo Euskadi Klub-eko kideak nazioarteko eta Munduko txapelketetan ere egon dira.

Kendō-ari buruzko informazio gehiago::

kendo