Nihon jaia

Noh Antzerkia, Hitzaldia eta Bakarrizketa

Noh (能) japoniar drama lirikoa da eta XVII mendean bere goren-gorenean zuen, hau da, lehenengo paperezko testuak, dirudienez Kwanami-renak eta bere semea, Zeami-renak (XIV mendean), agertu zirenean. Noh tenpluetako herri dantza erritualetik, budismoko poesia eta idazkietatik, eta Japoniako eta Txinako ipuin mitologikoetatik dator. Kabuki antzerkia ez bezala, gaur egun bere audientzia edukitzen jarraitzen duen drama aristokratiko bat da eta lauki altuan (bi aldeetan publikoz inguratuta) antzezten da. Aldea batean, hamar kantari koru bat dago eta, aldi berean, eszenatoki barrenean lau musikarientzako oholtza ba dago. Hondoko Oihalarik gabe, dekoratuak jauregia bat, tenplu bat edo beste edozein tokia adierazteko lau zutikoak baino ez dira. Eszena batzuetan bi protagonistak elkarrekin agertzen dira, aberastasun handiko jantzita.

Jarduerak Jaialdian:

Noh antzerkiari buruzko hitzaldia

Noh antzerki bakarrizketa

Osami Takizawa

Osami Takizawa Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da. Takizawa Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Erdi Arokori buruz doktorego tesia egin zuen eta XVI eta XVII mendetan zehar Espainiaren eta Japoniaren arteko harremanei buruz aditu nabarmenetakoa da. Beste ikerketa-lerroak Noh antzerkiarekin zerikusia dauka. Noh antzerkiari buruz zenbait hitzaldiez gain, Takizawa irakasleak ekitaldi ugaritan ere parte hartu ditu, adibidez, Japonologia institutuak antolatutako Japoniar Eguna (2007) edo Salamancako Unibertsitateko hispaniar-japoniar kultur zentroak antolatutako Bederatzigarren Japoniako Kultur Astea (2009).

Noh antzerkiari buruzko informazio gehiago:

noh
  • Jatorria: Nagarazoku
noh_02