Nihon jaia

Katori Shinto Ryu Erakustaldia

Tenshin Shoden Katori Shinto Ryu izeneko eskola Japoniako tradizio martzialarik ohorezkoena da Japoniako Gobernuaren arabera. 1960 urteaz geroztik, Eskolak “Japoniako Altxor Kultur Ukiezina” (Mukei bunkazai) bereizketa du. Ryu (tradizioa) hau bujutsu-arekin lotuta dauden gaur egungo eskola tradizionala askoren iturri da. Eskolak teknika martzial asko biltzen ditu: Iai-jutsu, Iai-do, Kenjutsu, Bojutsu, Naginata-jutsu, Sojutsu, Ju-Jutsu, Shuriken-jutsu, Ninjutsu, Senjutsu Chikujo-jutsu eta beste batzuk. Gaur egun, eskolak ohizko sartzeko protokoloa mantentzen du: ikasteko hautagaiak Keppan (onarpen zin) egin behar du, Iizasa Choisai Ienao-k, eskolaren sortzailea, sortutako arau-dokumentu bat bere odolarekin sinatuz.

Jarduera Jaialdian:

Katori Shinto Ryu Erakustaldia.

Francisco Comerón

1988 urtean Katori Shinto Ryu praktika hasi zen. 1992 urtean Japoniara bidaiatu zuen hainbat arte martzialak praktikatzeko, jodô (Shindo Muso Ryu Jodo eta Setei), iaidō eta kendō Tetsuzan Aono (9 º Dan) maisuarekin. Aldi berean, Kimura eta Ogawa maisuekin karatea egiten du Jukendō eta Kyudō-rekin batera. Hurrengo urteetan Japoniara itzuli zen Katori Shinto Ryu izeneko eskolan sartzea lortzen du 1998 urtean. 2000ko urrian Mokuroku maila lortzen du. 2001eko urrian Espainiarako Shidôsa diploma jaso zuen. 2004ko apirilean Menkyo Kyoshi titulua jaso zuen Sôke Iizasa Shuri no Suke Yasusada-ren eskutik (Europan titulu hau daukan gizon bakarra da).

Katori Shinto Ryu-ri buruzko informazio gehiago:

shinto_01 shinto_02