Nihon jaia

Te zeremonia, Sukiya eta Chadō tresnen erakusketa

Chadō / Chanoyu (茶道 / 茶の湯) edo Japoniako te zeremonia te berdea edo matcha (抹茶) prestatzeko forma errituala da. Zen budismoa eragina, ingurune lasai batean gonbidatuen talde txiki bati te zerbitzatzean datza. Zeremonia egiten duenak te motak, produkzioa eta beste tradiziozko arte batzuk esagutu behar dituen heinean, arte honen menpekotasun batera heltzeko prestakuntza bizitza osoa irauten du. Baita gonbidatu gisa te zeremonian parte hartzeko postura eta keinu egokiak, derrigorrezko esaldiak eta te eta gozokiak hartzeko modu aproposa ezagutzea beharrezkoa da.

Jarduerak Jaialdian:

Tea Zeremonia Jaialdiaren bi egunetan zehar.

Sukiya espazioa sortzea eta tresnen Erakusketa.

Espacio Zen Contemporáneo

Espacio Zen Contemporáneo, 1998an jaio zen eta ekialde urruneko kulturarekin lotuta dauden manifestazio artistikoak eta espiritualak biltzen ditu. Zentro honetan ikebana, Tai-chi, Feng-Shui ikastaroak eta te zeremoniak ematen dira. Rita Lozanok eta Sofia Gutierrezek, Zentroko arduradunek, Urasenke (里 千家) eskolatik prestakuntz sakona jaso dute eta Europako Urasenke Eskola Hitzarmenean (Erroma, 2006) parte hartu dute, nazioarteko beste ekitaldi batzuen artean.

Chadō-ari buruzko informazio gehiago:

ceremonia_te ceremonia_te_02