Nihon jaia

Guda jokuetarako sarrera – Kawanakajima-ko Gudak

Kawanakajimako gudak (川中島 の 戦い, Kawanakajima no tatakai) Sengoku izeneko garaiko bataila batzuk ziren Takeda Shingenek eta Uesugi Kenshin aurkarien indarren artean.

Bost batailak 1553, 1555, 1557, 1561 eta 1564 urteetan izan ziren, baina garrantzitsu eta ezagunena 1561 urtekoa izan zen.

Batailak Shingen-ek Shinano-ko Probintzia eskuratu eta gero hasi ziren, Yoshiharu Murakami eta Ogasawara Nagatoki lekutik ateraz. Orduan, hauek Kenshin-en laguntza bilatu zuten eta, ondorioz, batailak sortu ziren.

Jarduera Jaialdian:

Eskuz margotutako 28 milimetroko miniaturen bidez Sengoku garaiko Kawanakajima-ko bataila bat irudikatuko da. Jarduera honekin Wargames izeneko munduan sartzen saiatuko da arau sinpleekin eta armadan tropako mota ezberdinak erabiliz (kasu honetan, Bushi, Samurai, gezilariak eta zalditeria).

wargames_01